256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKA-ZARAITZUKO HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 220. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 28koan, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Konpostagailuen proiektua:

Partida: 1-1621-6290001. Zenbatekoa: 42.028,14 euro (BEZa barne).

Honako partida hauekin finantzatua:

1-7670001-Dirulaguntza, Ingurumena Bultzatzeko Plana. Zenbatekoa: 9.350,40 euro.

1-7508001-Dirulaguntza, Agentzia 21. Zenbatekoa: 20.000 euro.

1-7508002-Dirulaguntza, Pirinioetako Plana: 4.175 euro.

1-87000-Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 8.502,74 euro.

Burgin, 2020ko irailaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Itziar Semberoiz Garralda.

Iragarkiaren kodea: L2012343