256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

2020ko 2., 4., 5., 6. eta 7. aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Zubietako Udalak, 2020ko irailaren 24an eta 2020ko urriaren 19an egindako osoko bilkuretan, 2., 4., 5., 6. eta 7. aldaketak onetsi zituen hasiera batean 2020ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Zubietan, 2020ko urriaren 22an.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L2012380