256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 1425., 1426.
eta 1427. lurzatietan. Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak 2020ko urriaren 27an ebazpena eman zuen, hasiera batez onesteko Vianako 6. poligonoko 1425.,1426. eta 1427. lurzatien xehetasun-azterketa, Antso VII.a Azkarraren plaza 1-6ko jabeen erkidegoak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Vianan, 2020ko urriaren 27an.–Alkatea, Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2012547