256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

13/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Vianako Udalak, 2020ko irailaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aparteko kredituen bidezko 13/2020 aurrekontu-aldaketa, 2020ra luzatutako 2019ko udal aurrekontuan.

2020ko 218. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 25ean, aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

APARTEKO KREDITUAK

IV. KAPITULUA

Transferentzia arruntak

1.800,00 euro

FINANTZAKETA:

IV. KAPITULUA

Transferentzia arruntak

1.800,00 euro

Vianan, 2020ko urriaren 20an.–Alkate udalburua, B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2012336