256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

Balorazio txostenaren proiektua. Jendaurrean jartzea

Tirapuko Udalak onetsi zuen tramiteak hastea osorik berrikus zedin bere udal-mugarteko ondasun higiezinen balorazio txostena, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 35. eta 36. artikuluekin (foru lege horrek tratatzen ditu Nafarroako lurralde aberastasunaren erregistroa eta katastroa).

Agindutako balorazio txostenaren proiektua jasota, jendaurrean egonen da, 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikuluarekin (foru lege horren bidez jorratu ziren Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa eta Katastroa).

Jendaurreko epe horretan, balorazio txostenaren proiektua interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan eta Udalaren egoitza elektronikoan, aurkez ditzaten bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak, kexak edo oharrak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tirapun, 2020ko urriaren 6an.–Alkatea, Iñaki Lafuente Górriz.

Iragarkiaren kodea: L2011915