256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

2020ko aurrekontuko 7., 8., 9. eta 10. aldaketak.
Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2020ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren urteko aurrekontuko 7/2020, 8/2020, 9/2020 eta 10/2020 aldaketak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Tafallan, 2020ko urriaren 28an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2012556