256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARRIPODAS

Ordenantza, bide publikoak arautzen dituena. Hasierako onespena

Arripodasko Kontzejuak (Urraulbeiti), 2020ko irailaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Arripodasko kontzeju-mugarteko bide publikoak arautzen dituen ordenantza.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuarekin.

Arripodasen, 2020ko urriaren 1ean.–Kontzejuko burua, Alberto Iriarte Equisoain.

Iragarkiaren kodea: L2011928