256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

9/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, irailaren 29an, 9/2020 aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesten zuen erabakia. Jendaurreko epean ez da alegaziorik egin; hortaz, behin betiko onetsirik gelditu da 9/2020 aurrekontu-aldaketa, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aplikatu beharreko araudia: Irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Aparteko kreditua:

32321 6220000.–Kirol anitzeko pista ixtea Auzalar ikastetxean: 4.000,00 euro.

3261 6230000.–Tresnak eta material inbentariagarria musika eskolarako: 1.000,00 euro.

9120 6260000.–Informatikako ekipo korporatiboak: 4.000,00 euro.

Finantzaketa

8700001.–Diruzaintzako gerakina baliabide atxikietarako: 4.000,00 euro.

8700000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 5.000,00 euro.

Orkoienen, 2020ko urriaren 23an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2012445