256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Ostizko OS.1.1 (iparraldea) exekuzio unitatearen jarduketa oinarriak eta estatutuak. Behin betiko onespena

Odietako Alkatetzak 2020ko uztailaren 2an emandako 25/2020 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zen espediente hau: “Ostizko OS.1.1 (iparraldea) exekuzio unitatearen konpentsazio batzordearen jarduketa oinarriak eta estatutuak”, Alcanza Outsourcing SL entitatearen eskariz tramitatua.

Espedientea jendaurrean egon zen Udal honetako Idazkaritzan hogei egun baliodunean, eta iragarkiak argitaratu ziren Udalaren iragarki-taulan eta 2020ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 3koan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 162., 72. eta 74. artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako, indarrean dagoen testuaren arabera.

Aipatu epean alegazioak aurkeztu zirenez, espedientean daude eta erantzuna eman zitzaien Odietako Alkatetzaren 2020ko urriaren 14ko 42/2020 Ebazpenaren bidez. Horretaz baliaturik onetsi zen behin betiko, halaber, “Ostizko OS.1.1 (iparraldea) exekuzio unitatearen konpentsazio batzordearen jarduketa oinarriak eta estatutuak” espedientea, zegozkion aldaketak erantsita.

Horregatik eta aipatu araudia betetzeko argitaratzen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erripan (Odieta), 2020ko urriaren 16an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

ERANSKINA

Ostizko OS.1.1 (iparraldea) exekuzio unitatearen jarduketa oinarriak eta estatutuak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2012374