256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Gerendiaingo 13. poligonoko 13. lurzatiaren xehetasun-azterketan. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2020ko urriaren 13an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehenengoa.–Behin betiko onestea Gerendiaingo 13. poligonoko 13. lurzatiaren xehetasun-azterketaren aldaketa, Jesús M.ª Sarasate Equizak eta M.ª Rebeca Sarasatek sustatua.

Bigarrena.–Erabaki hau jakinaraztea interesdunei, Gerendiaingo Kontzejuari, eta Iruñerriko Mankomunitateari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, barnean sartutako hirigintza arauekin batera. Halaber, behin betiko onespenaren erabakiaren berri emanen zaio lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloetan eskumena duen Nafarroako Gobernuko departamentuari, eta behin betiko onetsitako plangintza-tresnaren ale baten kopia kautotua igorriko zaio, hura osatzen duten plano eta agiriekin (Udaleko Idazkaritzak behar bezala eginbideturik), bai eta izapidetutako espediente osoaren kopia bat ere. Hori guztia eginen da 10 eguneko epean gehienez ere, aipatu onespenaren erabakia hartzen denetik hasita, haren gaineko kontrola egin dadin, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuari jarraikiz.

Hirugarrena.–Alkate Udalburuari ahalmena ematea beharrezkoak diren jarduketa guztiak egin ditzan, erabakia ahalik eta hobekien betearazteko.

Noain Elortzibarren, 2020ko urriaren 14an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2012084