256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURILLO EL CUENDE

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko aurrekontuan egin 1. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2020ko 183. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 18an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onesten da Murillo el Cuendeko Kontzejuko Herritarren Batzarrak 2020ko urriaren 1ean egin bilkuran hartutako erabakiaren bidez, eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aparteko kreditua gaitzea

GASTUAK:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 4.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 6.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 4.000,00 euro.

Finantzaketa, guztira: 6.000,00 euro.

Murillo El Cuenden, 2020ko urriaren 2an.–Kontzejuko burua, Arcángel Vicente Azpíroz Garde.

Iragarkiaren kodea: L2012455