256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, 9. poligonoko 1512. lurzatian,
Las Eras ZUC eremuan. Behin betiko onespena

Mendabiako Udalak, 2020ko ekainaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia, zuzkidura-jarduketa bat xede duena 9. poligonoko 1512. lurzatian (igogailua paratzea). Firmo Ovejas Baquerok eta Silvestra Moreno Lopezek sustatu dute eta M.ª Dolores Ganuza eta Aurora Idoate Roncal arkitektoek idatzi. Informazio publikorako dagokion iragarkia argitaratu zen 2020ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 3koan, bai eta Nafarroan editatzen diren bi egunkarietan ere, 2020ko uztailaren 13an, eta ikusirik jendaurreko epean ez dela alegaziorik aurkeztu, Udalak, 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zuen aipatu hiri-jarduketarako plan berezia katastroko 9. poligonoko 1512. lurzatian.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Mendabian, 2020ko urriaren 13an.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2012282