256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

2020/II eta 2020/III aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

177/2020 eta 309/2020 espedienteak.

Melidako Udalak, 2020ko urriaren 23an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen aurrekontua aldatzeko 2020/II eta 2020/III espedienteak. Aparteko kreditua emanez finantzatuko diren gastuak dira, eta horretarako indarrean dagoen aurrekontutik konprometitu gabe dauden beste partida batzuetako kredituak ezabatuko dira edo bajan eman, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 213. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedienteak jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, interesdunek horiek aztertu eta bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Epe horretan interesdun orok aztertzen ahalko ditu udalaren bulegoetan, eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Alegaziorik ez badago, espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira.

Melidan, 2020ko urriaren 23an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L2012521