256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Hiri-jarduketarako plan berezia Soraurengo 14. poligonoko 26. lurzatian. Behin betiko onespena

Ezkabarteko Udalak, 2020ko ekainaren 19an egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea hiri-jarduketarako plan berezia Soraurengo 14. poligonoko 26. lurzatian, Elisabet Lizarraga Oteizak sustatua. Hasiera batez onetsi zen 2020ko otsailaren 6ko bilkuran, eta jendaurrean jarri zen argitaratuz 2020ko 48. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 10ekoan. Miguel Angel Arangoa Ortega Soraurengo bizilagunak alegazio bat aurkeztu zuen. Ezkabarteko Udalak, 2020ko maiatzaren 25eko osoko bilkuran, erabaki zuen ezestea aurkezturiko alegazioa.

1. Osoko Bilkurak aho batez erabaki du aurkeztutako alegazioa ezestea, eta interesdunei hala jakinaraziko die, dagokion errekurtso-araubideari buruzko informazioa emanez.

2. Osoko Bilkurak aho batez erabaki du behin betiko onestea Hiri-jarduketarako plan berezia Soraurengo 14. poligonoko 26. lurzatian, Elisabet Lizarraga Oteizak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, argitara ematen dira behin betiko onespenaren erabakia eta hirigintzako araudia.

Ezkabarten, 2020ko ekainaren 26an.–Alkatea, Pedro María Lezaun Esparza.

ERANSKINA

Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2012083