256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2020-2022 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa. Onarpena

Ikusita Etxarri Aranazko Udalaren Dirulaguntzen Ordenantza Orokorra.

Ikusita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8. artikulua.

Ikusita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartu zuen 887/2006 Errege Dekretuaren 10. artikulua eta hurrengoak.

Etxarri Aranazko Udalak, 2020ko urriaren 7an egindako osoko bilkuran,

ERABAKI DU:

1.–2020-2022 urteetarako Etxarri Aranazko Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzea, alkateak egindako proposamenarekin bat etorriz.

2.–Erabakia eta Plan Estrategikoaren testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, dagozkion ondorioetarako.

Etxarri Aranatzen, 2020ko urriaren 15ean.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

2020-2022KO DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA

I.–Aldez aurreko gaiak

1.–Xedea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren (DLO) 8.1 artikuluak ezartzen du ezen administrazio publikoetako organoek edo dirulaguntzak ezartzea proposatzen duen edozein erakundek, aldez aurretik, Dirulaguntzen Plan Estrategiko batean zehaztu beharko dituztela hura aplikatzean lortu nahi diren helburuak eta ondorioak, horiek lortzeko behar den epea, aurreikus daitezkeen kostuak eta finantzaketa iturriak.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 4.c) artikuluak toki erakundeei esleitutako programazio- edo plangintza-ahalmenaren arabera, Plan Estrategiko hau egin da, eta Etxarri Aranazko Udalaren dirulaguntzak kudeatzeaz arduratzen diren arlo guztiek parte hartu dute plangintzan.

Plan hau urte anitzetarako sortu da, eta urtero berrikusi beharko da. Horregatik, planak jasotzen du dirulaguntzen arloan 3 urterako garatu beharreko ekintzen aurreikuspena.

2.–Araudi Aplikagarria.

Plan Estrategiko honi jarraian zehazten diren arauak aplikatuko zaizkio:

–38/2003 Lege Orokorra, azaroaren 17koa, Dirulaguntzei buruzkoa.

–Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra garatzeko Erregelamendua, uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsia.

–6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa.

–Etxarri Aranazko Udalaren dirulaguntzen ordenantza orokorra.

3.–Izaera juridikoa.

Dirulaguntzen plan estrategikoa politika publikoak planifikatzeko tresna programatikoa da, arau izaerarik gabea, eta haren edukiak ez du sortzen ez eskubiderik ez betebeharrik, ez dakar eragin zuzenik partikularren eremuan, eta ez du sortzen eskubiderik ez betebeharrik Administrazioarentzat, eta haren eraginkortasuna dirulaguntzak dituzten lerroak gauzatzearen mende geratzen da, dauden aurrekontu baliabideekin bat etorriz. Hala ondorioztatzen da uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako 38/2003 Legea garatzeko Erregelamenduaren 10. artikulutik 15. artikulura ezarritakoagatik.

Plan estrategikoak ez du esan nahi sortuko denik onuradun izan daitezkeenen aldeko eskubiderik; izan ere, pertsona horiek ezin izanen dute kalte-ordainik edo konpentsaziorik eskatu, Plana gauzatzen ez bada. Plana gida gisa aurkezten da, eta, aurrez ezarritako arau esparruaren barruan, ezartzen du interes orokorreko jarduerak sustatzeko ildoan jarraitu beharreko bidea.

Dirulaguntzak ezartzeko, bete beharko dira aurrekontu-egonkortasunaren helburuak; beraz, onesten diren aurrekontuko kontsignatzeak eta horiek emateko oinarri arautzaileak helburu horietara egokituko dira unean-unean.

Era berean, dirulaguntzak ezartzerakoan, errespetatu eta bete beharko dira udal ordenantzetako edo udal planetako xedapenak euskararen eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloei dagokienez.

4.–Ahalmena.

Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onesteko organo eskuduna Udalbatzaren osoko bilkura da, dirulaguntzen edo sustapenaren jardueraren plangintza estrategikorako eta kudeaketa ekonomikorako tresna baita, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 22.2.e) artikuluan jasotakoaren arabera.

Hala ere, dirulaguntzak emateko organo eskuduna Alkatetza izanen da, edo, hark eskuordetuta, Tokiko Gobernu Batzarra.

5.–Esparru objektiboa.

Dirulaguntzen Plan Estrategiko honek Etxarri Aranazko Udalak emandako dirulaguntza guztiak biltzen ditu.

6.–Indarraldia.

Dirulaguntzen Plan Estrategiko honen denbora-eremua 2020tik 2022ra bitarteko ekitaldietarako proposatzen da, eta hurrengo plana onetsi arte luzatuko da.

II.–Planaren alderdi estrategikoak

7.–Oinarri Orokorrak.

Plan honen printzipio orokorrak honako hauek dira:

–Publizitatea eta lehia askea: aldez aurreko deialdiak objektibotasuna, gardentasuna, publikotasuna eta berdintasuna bermatuko ditu funts publikoen banaketan, hargatik eragotzi gabe zuzeneko emakida, aplikatu beharreko arauan ezarritakoaren arabera, eta aldez aurretik aurrekontuan behar bezalako kontsignatzea izan beharko duena.

–Objektibotasuna: deialdian aurrez ezarritako irizpide objektiboen arabera ematea dirulaguntzak, pertsona edo erakunde onuradun izan daitezkeenek aldez aurretik horien berri dutela bermatzeko.

–Eraginkortasuna helburuak betetzean, emandako dirulaguntzen jarraipena eta kontrola egiteko prozedura bat ezarriz.

–Eraginkortasuna baliabide publikoak esleitzean eta erabiltzean, dirulaguntzak baloratuz eta puntuazio handiena jasotzen duten onuradunei esleituz.

–Berdintasuna eta diskriminaziorik eza, helburuekiko egokitasuna kontrolatuz eta aztertuz.

–Euskararen eta euskal kulturaren sustapena.

–Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren sustapena.

III.–Dirulaguntzak emateko prozedura eta jarraipena

8.–Aurreikus daitezkeen kostuak eta finantzaketa.

Edozein motatako dirulaguntza eman aurretik, dagokion gastuaren baimena tramitatuko da.

Dirulaguntzen zenbatekoa ez da izanen aurrekontuan ezarritako kopurutik gorakoa.

Aurrekontu-kredituak mugatzaileak eta lotesleak dira, eta, beraz, ez da hartuko haien zenbatekoa gainditzen duen gastu-konpromisorik.

Hala ere, salbuespen moduan, dirulaguntzen deialdiak zenbateko gehigarri bat ezartzen ahalko du, eskuragarri diren kredituen guztirako gehieneko zenbatekoaz gain, dirulaguntzak emateko deialdi berria egin behar gabe, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra onesten duen uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren 58. artikuluan ezarritako arauekin bat etorriz.

9.–Dirulaguntzen ordainketa aurreratua.

38/2003 Legearen 34. artikuluan ezarritakoaren arabera, justifikatu aurretik funtsak entregatzea dakarten ordainketa aurreratuak egin ahalko dira, dirulaguntzaren berezko jarduerak egin ahal izateko beharrezko finantzaketa gisa, baldin eta hala aurreikusten bada deialdiaren oinarrietan eta/edo aurrekontuko dirulaguntza izendunetarako egindako hitzarmenetan.

Ordainketa aurreratuek arrazoituta egon beharko dute, eta ez dute inolaz ere gaindituko aurrekontu-partidan ezarritako gehieneko muga.

10.–Dirulaguntzak emateko prozedura.

10.1.–Dirulaguntzak emanen dira deialdi publiko bidez edo zuzeneko emakida bidez, eta/edo lankidetza-hitzarmenak sinatuz honako hauen alde: araudi aplikagarrian ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko nahiz juridikoak.

10.2.–Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 22.1 artikuluari jarraikiz, dirulaguntzak emateko prozedura arrunta norgehiagoko araubidea izanen da. Prozedura honetan, aurkeztutako eskabideak erkatuz ematen dira dirulaguntzak, oinarri arautzaileetan eta deialdian aurrez ezarritako balorazio irizpideen arabera lehentasun-hurrenkera bat ezartzeko, eta irizpide horien arabera balorazio hoberena lortu duten eskaerei dirulaguntza esleitzea, deialdian ezarritako muga gainditu gabe.

Deialdiaren oinarriek, gutxienez, Udalaren dirulaguntzen ordenantza orokorraren 9. artikuluan ezarritakoa jasoko dute.

10.3.–38/2003 Legearen 22.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten dirulaguntzak zuzenean eman ahalko dira.

Udalaren aurrekontu orokorrean izendun gisa ezarritako dirulaguntzen kasuan, horien helburua zehazturik gelditu behar da dagokion lankidetza hitzarmenean edo emateko ebazpenean, eta, nolanahi ere, aplikatzekoa den aurrekontu araudiarekin bat etorri beharko du.

Udalak ematen dituenak lege mailako arauren batek aginduta edo zenbatekoa zehaztuta. Kasuan kasuko prozedura aplikagarria erabiliko da dirulaguntza horiek emateko, bakoitzaren araudiari jarraikiz.

Salbuespen gisara, dirulaguntzak zuzenean eman ahalko dira interes publiko, sozial, ekonomiko edo humanitario frogatuak badaude eta espedientean behar bezala justifikatuta badago.

11.–Kontrola eta jarraipena.

Ezarritako helburuak lortzeko, Udalaren alor bakoitzak emandako dirulaguntzen kontrola eta jarraipena egingo du.

Udalaren kontu-hartzaileari dagokio dirulaguntzak fiskalizatzea. Beraz, horrek berarekin dakar administrazio alorren ekintzak koordinatu beharra.

12.–Gardentasuna.

Udalak emandako dirulaguntza guztiak argitaratuko dira Udalaren webgunean, adierazita erakunde hartzailea, dirulaguntzaren zenbatekoa eta dirulaguntza zein proiektu edo ekintzatarako erabiliko den, betiere datu pertsonalak eta intimitatea babesteko araudian ezarritakoari kalterik egin gabe.

IV.–Planaren edukia

13.–Dirulaguntzen ildo estrategikoak.

Dirulaguntzen ildo estrategikoek Etxarri Aranazko Udalak emandako dirulaguntzak osatzen dituzte, eta ezarritako printzipioen eta helburuen jarraipen egokia egiteko helburu estrategikoak, espezifikoak eta adierazleak jasotzen dituzte.

13.1.–Hirigintza.

1. Ildo estrategikoa: Birgaitzea eta efizientzia energetikoa.

–Helburu estrategikoa: bultzatzea herriaren garapen iraunkorra eta sustapena, herritarren bizi kalitatea handitzeko.

–Berariazko helburuak:

  • Laguntzea eraikinak birgaitzen eta arkitektura oztopoak kentzen.
  • Hobetzea eraikinen eraginkortasun energetikoa.

–Adierazleak:

  • Eskabide-kopurua.
  • Erabilitako aurrekontua.
  • Onuradun kopurua.
  • Birgaitutako etxebizitzen kopurua.

–Gauzatze epea: urte osoan egonen da zabalik.

–2020ko aurrekontua: 1.000,00 euro.

–Aurrekontu-aplikazioa: 1522 48000 “EIOZ dirulaguntza”.

–Dirulaguntzak emateko prozedura: banakako ebaluazioaren bidez eginen da.

–Jarduketa plana: eraikinen birgaitze, apaintze eta beste obra batzuetarako laguntzak arautzen dituen ordenantza onartzea.

13.2.–Gizarte Ongizatea.

2. Ildo estrategikoa: Erretirodunen elkartea.

–Helburu estrategikoa: erretirodunen eta pentsiodunen bizi kalitatea hobetu eta sustatzea, haien partaidetza eta integrazioa arlo guztietan: gizartean, ekonomian, politikan, lan munduan, kulturan eta hezkuntzan.

–Berariazko helburuak: Gure Ametsa erretirodunen elkartearen mantentze-gastuak ordaintzea. Halakotzat hartuko dira elektrizitateari, gasari, urari, komunitate-gastuei, su-itzalgailuen mantentze-lanei eta lokaleko aseguruei dagozkien gastuak.

–Adierazleak:

  • Elkarteko kide kopurua.
  • Erabilitako aurrekontua.

–Gauzatze epea: urtekoa.

–2020ko aurrekontua: 1.650,00 euro.

–Aurrekontuko aplikazioa: 2314 4820013 “Hitzarmena: Gure Ametsa jubilatuen elkartea”.

–Dirulaguntzak emateko prozedura: Erretirodunen Elkartearekin dagokion hitzarmena formalizatuz eginen da.

–Jarduketa plana: elkartearekin hitzarmena tramitatzea.

3. Ildo estrategikoa: Behar bereziak dituzten ikasleak.

–Helburu estrategikoa: eskola-adinean dauden eta beren egoera sozioekonomikoagatik bertara joateko zailtasunak izan ditzaketen haurrengan sustatzea osasunerako jarduera fisikoa eta kirola, pertsonaren prestakuntzan eta garapen integralean, sozializazioan eta ongizate indibidualean laguntzen duen jarduera gisa.

–Berariazko helburuak:

  • Bultzatzea integrazioa, aukera-berdintasuna, gizarte-arriskuko egoeren prebentzioa edo zaurgarritasun-, babesgabetasun-, mendekotasun- edo gizarte-bazterketako egoeren tratamendua.
  • Kirola sustatzea herrian bizi diren eta egoera sozioekonomiko ahulean dauden adingabeengan.

–Adierazleak:

  • Aurkeztutako eskabide kopurua, aurreko urtekoarekin alderatuta.
  • Erabilitako aurrekontua.
  • Onuradun kopurua.

–Gauzatze epea: urtekoa.

–2020ko aurrekontua: 2.600,00 euro.

–Aurrekontu-aplikazioa: “Behar bereziak dituzten ikasleendako dirulag”.

–Dirulaguntzak emateko prozedura: banakako ebaluazioaren araubidean edo norgehiagoka.

–Jarduketa plana: deialdiaren oinarriak eginez, banakako ebaluazioaren araubidean edo norgehiagoka.

13.3.–Tokiko autonomia.

4. Ildo estrategikoa: Lizarragabengoako Kontzejua.

–Helburu estrategikoa: Lizarragabengoako Kontzejuaren autonomia indartzea eta Etxarri Aranazko Udalaren eta Kontzejuaren arteko harremana erregularizatzea.

–Berariazko helburuak:

  • Erakunde bakoitzaren eskumenak zehaztea eta bien baliabide ekonomikoak banatzea.
  • Zerbitzu publikoaren eraginkortasuna hobetzea.
  • Kontzejuko biztanleek Etxarri Aranazko bizitza politikoan parte har dezaten bultzatzea.

–Adierazleak:

  • Gauzatutako jarduerak.
  • Erabilitako aurrekontua.

–Gauzatze-epea: urtekoa.

–2020ko aurrekontua: 5.000,00 euro.

–Aurrekontu-aplikazioa: 92000 46800 “Lizarragabengoa dirulaguntza”.

–Dirulaguntzak emateko prozedura: banakako ebaluazioaren araubidean edo norgehiagoka.

–Jarduketa-plana: Lizarragabengoako Kontzejuarekin dagokion hitzarmena formalizatuz, Udalbatzak eta Kontzeju Irekiak onartu ondoren.

–Jarduketa-plana: hitzarmena Kontzejuarekin tramitatzea.

13.4.–Giza eskubideak.

5. Ildo estrategikoa: Giza eskubideak sustatzea.

–Helburu estrategikoa: Etxarri Aranazko gizon eta emakume guztien giza eskubideen errespetua babestea, zabaltzea eta sustatzea.

–Berariazko helburuak: pertsona guztien giza eskubideak sustatu, bultzatu eta aitortzea, eta, bereziki, beren bizilekutik urrun dauden espetxeetan egoteagatik egoera ahulean daudenena.

–Adierazleak:

  • Onuradun kopurua.
  • Erabilitako aurrekontua.

–Gauzatze-epea: urtekoa.

–2020ko aurrekontua: 8.000,00 euro.

–Aurrekontu-aplikazioa: 2399 482000 “Hitzarmena: Miguez”.

–Dirulaguntzak emateko prozedura: banakako ebaluazioaren araubidean edo norgehiagoka.

–Dirulaguntzak emateko prozedura: Miguez Elkartearekin dagokion hitzarmena formalizatuz eginen da.

–Jarduketa-plana: Elkartearekin hitzarmena tramitatzea.

13.5.–Kultura eta hezkuntza.

6. Ildo estrategikoa: Kultur dinamizazioa.

–Helburu estrategikoa: kultura sustatzea, irabazi-asmorik gabeko elkarteek edo erakundeek sustatutako ekimen, jarduera eta proiektu soziokulturalei lagunduz.

–Laguntza izendunen berariazko helburuak:

  • Sendotzea tokiko hainbat taldek eta elkartek tokiko festetan antolatzen dituzten jarduera soziokulturalak.

–Kultura-erakundeentzako laguntzen helburu espezifikoak (norgehiagoka):

  • Sustatzea Etxarri Aranatzen jarduerak egiten dituzten arte- eta kultura-erakundeak.
  • Osatzea Udalaren kultur ekintza.
  • Indartzea kultura arloko elkarte-mugimendua, herritarrek parte hartzeko modu gisa.
  • Sustatzea euskara eta euskal kultura.

–Adierazleak:

  • Erabilitako aurrekontua.
  • Garatutako jardueren kopurua.
  • Parte-hartzaile kopurua.
  • Jarduera kopurua handitzea, aurreko urtearekin alderatuta.
  • Emakumeen presentzia egindako jardueretan.
  • Euskararen eta euskal kulturaren presentzia egindako jardueretan.

–Gauzatze-epea: urtekoa.

–2020ko aurrekontua: 2.250,00 euro (750,00 + 750,00 + 750,00).

–Aurrekontu-aplikazioa:

  • 3380 4890001 “Hitzarmena: Karrikestu (Olentzero)”.
  • 3380 4820020 “Hitzarmena: Miruak (Kabalkada)”.
  • 3340 4820016 “Hitzarmena: Hartzabal Elkarteko ziza landareen erakusketa”.

–Dirulaguntzak emateko prozedura: norgehiagokako araubidean eta aurrekontuan modu izendunean agertzen diren hitzarmenak formalizatuz.

–Jarduketa-plana: deialdiaren oinarriak eginez, banakako ebaluazioaren araubidean edo norgehiagoka, eta aurrekontuan modu izendunean agertzen diren entitateekin hitzarmenak tramitatuz.

7. Ildo estrategikoa: Hezkuntza dinamizazioa.

–Helburu estrategikoa: herriko hezkuntza-komunitateari laguntzea.

–Berariazko helburuak:

  • Herriko haurren eskolatzea sustatzea, batez ere 0-3 urteko zikloan, haien sozializazioa eta integrazioa bultzatuz eta norberaren bizitza eta familia bateragarri egitea ahalbidetuz.
  • Herriko ikastetxeetan euskara eta euskara ikastea sustatzea.

–Adierazleak:

  • Erabilitako aurrekontua.
  • Ikasle onuradunak.
  • Gauzatutako jarduerak.
  • Euskarazko jarduerak.

–Gauzatze-epea: urtekoa.

–2020ko aurrekontua: 51.100,00 euro (2.100,00 + 40.000,00 + 9.000,00 euro).

–Aurrekontu-aplikazioa:

  • 3231 48000 “Kattukako familiei dirulaguntza”.
  • 3239 47900 “Ikastolari dirulaguntza”.
  • 3231 4820001 “Hitzarmena: Danbolintxulo”.

–Dirulaguntzak emateko prozedura: aurrekontuetan aurreikusitako entitateekin hitzarmena formalizatuz.

–Jarduketa-plana: hitzarmena entitateekin eta elkarteekin tramitatzea.

13.6.–Kirolak.

8. Ildo estrategikoa: Gorputz jarduera eta kirola sustatzea.

–Helburu estrategikoa: osasunerako eta kirol-jarduerarako jarduera fisikoa sustatzea, pertsonaren prestakuntzan eta garapen integralean, sozializazioan eta ongizate indibidualean laguntzen duen jarduera gisa ulertuta.

–Berariazko helburuak:

  • Kirol jardueren programak herrian gauzatzen dituzten kirol klub eta elkarteei laguntzea.
  • Kirol jarduera biztanleriaren sektore guztietara irits dadin sustatzea.
  • Kirol asoziazionismoa finkatzea, gizon eta emakumeen kirolean jartzen diren baliabideak berdintasunez banatzea bermatuko dituena.
  • Kirolari buruzko gaietan tokiko kirol erakundeen eta Etxarri Aranatz Udaleko Kirol Zerbitzuaren artean arduraz egin beharreko koordinazioa, lankidetza eta kooperazioa bultzatzea.

–Adierazleak:

  • Erabilitako aurrekontua.
  • Aurkeztutako eskabideak.
  • Parte-hartzaileak.

–Gauzatze-epea: urtekoa.

–2020ko aurrekontua: 9.400,00 euro (150,00 + 1.500,00 + 1.750,00 + 2.000 + 4.000).

–Aurrekontu-aplikazioa:

  • 3380 4820019 “Hitzarmena: Udaberri Elkartea Maiatzak 1erako gosaria”.
  • 3380 4820018 “Hitzarmena: udaberriko mendira joan-etorriak”.
  • 3410 4820021 “Hitzarmena: Triku trail”.
  • 3410 4820004 “Hitzarmena: Gure pilota elkartea”.
  • 3410 4820003 “Hitzarmena: Etxarri Aranazko Futbol taldea”.

–Dirulaguntzak emateko prozedura: aurrekontuetan aurreikusitako entitateekin dagokion hitzarmena formalizatuz.

–Jarduketa-plana: hitzarmena entitateekin eta elkarteekin tramitatzea.

Iragarkiaren kodea: L2012270