256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

2020ko 7. aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2020ko urriaren 21eko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean kreditu transferentzia bat onetsita aldaketa egiteko 7/2020 espedientea.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatzean eta onestean. Hortaz, Foru Lege horren 202. artikuluan aipatu 216.3 artikuluak hara igorrita xedatzen denari jarraikiz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eta bizilagunek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Donezteben, 2020ko urriaren 22an.–Alkate udalburua, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L2012492