256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

Xehetasun-azterketa, 1. poligonoko 137. lurzatian.
Behin betiko onespena

Beraskoaingo Udalak, 2020ko urriaren 8an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Beraskoaingo 1. poligonoko 137. lurzatiaren lerrokadurak aldatzeko xehetasun-azterketa, Javier Irujo Lizaurrek sustatua, eta Alberto González Purroy arkitektoak idatzia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Ondotik, xehetasun-azterketaren eduki arauemailea argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70. artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 79. artikuluan xedatuari jarraikiz. Halaber, aditzera ematen da erabaki honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahal dela zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, argitalpen honen biharamunetik hasita; edo, aurretik eta hautara, errekurtso hauetariko bat:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Beraskoainen, 2020ko urriaren 13an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2012208