256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEARIN

1., 2. eta 3. aldaketak 2020ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Bearingo (Deierri) Kontzejuko Kudeaketa Batzordeak, 2020ko urriaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen espediente bat, 1., 2. eta 3. aldaketak egiteko 2020ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Kontzejuko Idazkaritzan egonen da ikusgai 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Bearinen, 2020ko urriaren 21ean.–Batzordeburua, Servando Jesús Vergara Alecha.

Iragarkiaren kodea: L2012473