256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Aranguren Ibarreko Udalak, 2020ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontuko 2. aldaketa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 271. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean edukiko da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aukera izan dezaten erreklamazio edo alegazioak aurkezteko; alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsita geldituko da.

Mutiloan, 2020ko urriaren 27an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L2012575