256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Xehetasun-azterketa Mendiburua kaleko 2an.
Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2020ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea xehetasun-azterketarako proiektu bat, oztopo arkitektonikoak kendu eta igogailua jartzeko Agoizko Mendiburua kaleko 2. zenbakiko etxebizitza-eraikin kolektiboan, Agoizko Mendiburua kaleko 2ko jabeen erkidegoak aurkeztua Iñaki Ayechu Echarte arkitekto teknikoak idatziko proiektuari jarraikiz. Hasierako onespenaren iragarkia 2020ko 163. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 6an, eta hogei eguneko epean izan da jendaurrean, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 1/2017 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoarekin. Epe horretan alegazio, kexa edo oharrik jaso ez denez, bidezko da hura behin betiko onestea eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Agoitzen, 2020ko urriaren 2an.–Alkatea, Ángel Martín Unzué Ayanz.

ERANSKINA

Xehetasun-azterketa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2012010