256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABAIGAR

Ekonomia eta finantza plana 2020rako eta 2021erako. Onespena

Abaigarko Udalak, 2020ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–Onestea Abaigarko Udalaren 2020ko eta 2021eko ekitaldietarako ekonomia eta finantza plana, ez baitira bete aurrekontu egonkortasuna eta gastu-arauaren xedea, 2019ko aurrekontuaren likidazioan agerian gelditu zen bezala. Haren kopia espedientean dago, behar bezala eginbidetuta.

Bigarrena.–Onetsitako plana Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusira igortzea 5 egun naturaleko epean, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministeriora bidal dadin, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 21. artikuluari jarraikiz.

Hirugarrena.–Aditzera emateko ez beste deusetarako, Abaigarko Udaleko ekonomia eta finantza planaren onespena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren Gardentasun atarian.

Orobat, planaren kopia bat egonen da jendearen eskura, onesten denetik haren indarraldia bukatu arte.

Abaigarren, 2020ko urriaren 2an.–Alkatea, Gorka Alegría Saralegui.

Iragarkiaren kodea: L2011986