256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Udaltzaina izendatzea (C maila)

2019ko 203. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 14an, deialdi bat, oposizio bidez bete zitezen Tuterako Udalaren udaltzainen zortzi lanpostu huts, C mailakoak. Kalifikazio epaimahaiak egindako proposamenarekin bat, eta bete dadin 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua), Tuterako Udalak, Alkatetzaren 2020ko urriaren 2ko 1386. Ebazpenaren bitartez, erabaki zuen José Miguel Martínez Martínez izendatzea Tuterako Udalaren zerbitzuko udaltzain (Udaltzaingoari atxikia).

Tuteran, 2020ko urriaren 6an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2011916