256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udalaren zerbitzurako partaidetzako 4 teknikari lanpostu betetzeko. Izendapen-proposamen osagarria

Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko ekainaren 12an eta 2019ko irailaren 9an hartutako erabakien bidez onetsi ziren Iruñeko Udaleko funtzionario gisako izendapenak.

Igoera-txandako izangaiak lanpostuan aritu gabe hartu zuen horren jabetza, eta berak hala eskatuta borondatezko eszedentzia-egoera eman zaio, une hartan beste Administrazio Publiko batean ari baitzen zerbitzua ematen.

Tokiko Gobernu Batzarrak 2020ko ekainaren 1ean hartutako Erabakiaren bidez, Enrique Maya Miranda jaunak UPN udal-taldearen izenean aurkeztutako berraztertze-errekurtsoa baietsi zen, baliorik gabe utzita, horrela, Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko urtarrilaren 22an hartutako Erabakia eta 209500- 3 zenbakiaz María Estíbaliz López Mariñelarenaren alde eta 209500-4 zenbakiaz Elian Peña Guerreroren alde egindako plaza-esleipenak.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 35. artikulua aldatzen duen maiatzaren 10eko 150/1999 Foru Dekretuak ezarritakoa oinarri hartuta, egokia da izendapen-proposamena Estíbaliz Lopez Mariñelarena andrearekin osatzea, hura baita hurrengo izangaia, euskarako hizkuntza-eskakizuna edukita, Epaimahai kalifikatzaileak oposizioa gainditu duten izangaiekin aurkeztu duen zerrendan.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea agintzen da.

Iruñean, 2020ko urriaren 15ean.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Javier Morrás Iturmendi.

Iragarkiaren kodea: L2012225