256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, Iruñeko Udaltzaingorako 9 lanpostu huts, gero 20 izan direnak, oposizio bidez betetzeko. Epatzea

2017ko 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 30ekoan, argitaratutako deialdian, oposizio bidez betetzeko Iruñeko Udaltzaingorako 9 lanpostu huts, gero 20 izan direnak, Laura Beltrán Marchitek gora jotzeko errekurtsoa jarri du Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, eskubideak erabat berrezartzeko 2019ko martxoaren 4an egindako erreklamazioaren isilbidezko ezespenaren aurka, eta udaltzainak izendatzea erabakitzen duen Tokiko Gobernu Batzarraren 2018ko abenduaren 11ko Erabakiaren (6/EL) aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoaren isilbidezko ezespenaren aurka. Erabaki hori 2018ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean.

Interesdun guztiei jakinarazten zaie eta epatze deia egiten zaie agertzeko hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10; Iruña. Sarrera Ezkirotz kaletik); hori guztia, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2020ko urriaren 5ean.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2011962