256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

NOAIN (ELORTZIBAR)

Udaltzain-agentearen izendapena

Alkatetzaren 2020ko urriaren 15eko Ebazpenaren bidez Xabier Aquerreta Romeo izendatu da Noain Elortzibarko Udaleko funtzionario, kategoria profesional honekin: Noain Elortzibarko udaltzain-agentea, entitate horretako plantilla organikoko 4.10 zenbakia. Horretarako, trukea egin da, Noain Elortzibarko Udaleko udaltzain Aránzazu Alzórriz Goñirekin, Iruñeko Udalaren mende izanen baita, 2020ko urriaren 9tik aurrera.

Interesdunari jakinarazten zaio ezen hilabeteko epean, izendapen hau jakinarazten denetik, bere karguaren jabetza hartu behar duela, legez ezarri bezala.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2020ko urriaren 15ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2012322