256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

CÁRCAR

Deialdia, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez bete dadin zerbitzu anitzetako arduradun izateko lanpostu bat

Carcarko Udaleko alkate udalburuak, 2020ko urriaren 6an egindako bilkuran, onetsi zituen deialdi baten oinarriak, helburua izanik hautaketa egitea, oposizio-lehiaketa murriztuko sistemaren bidez, eta plantilla handitu gabe, bete dadin zerbitzu anitzetako arduradun izateko lanpostu bat, C mailakoa, funtzionario araubidekoa, Carcarko Udalaren zerbitzura egonen dena. Deialdia murrizturik dago Carcarko Udaleko D mailako funtzionarioetara. Hona hemen oinarriak:

OINARRIAK

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da betetzea, oposizio-lehiaketa murriztuko sistemaren bidez eta plantilla handitu gabe, zerbitzu anitzetako arduradun izateko lanpostu bat, C mailakoa, funtzionario araubidekoa, Carcarko Udalaren zerbitzura egonen dena. Deialdia murrizturik dago Carcarko Udaleko D mailako funtzionarioetara. Aurreko guztia, babes harturik abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren testu bategina).

1.2. Lanpostuak C mailako ordainsariak izanen ditu, Ordainsariei buruzko Behin-behineko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, maila horretako eginkizunak baititu, eta plantilla organikoan ezarritako ordainsari osagarriak ere izanen ditu.

1.3. Lanaldiaren araubidea eta ordutegia izanen dira Carcarko Udalak lanpostu horretarako ezarritakoak, beti egokituko dira zerbitzuaren beharretara, eta noiznahi ere aldatzen ahalko ditu organo eskudunak.

1.4. Deialdi honen bidez izendatzen den izangaia izanen da C mailako zerbitzu anitzetako arduraduna, funtzionario araubidekoa, jabetza hartzen duen egunetik aurrera, eta Carcarko Udaleko plantillatik automatikoki kenduko da C mailako lanpostu hutsa baldintzatzen duen D mailako lanpostua.

1.5. Oinarri hauetan aurreikusi ez den orotan, arau hauei jarraituko zaie: abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuari (horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina); Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduari (onetsi zen ekainaren 5eko 113/85 Foru Dekretuaren bidez); eta aplikatu beharreko gainerako arauei.

2. oinarria.–Eginkizunak.

Bete beharreko eginkizunak, besteak beste, aipamen hutsez eta bestelakoak baztertu gabe, honako hauek izanen dira:

–Zerbitzu anitzetako eta garbiketako lan taldearen koordinazioa, plangintza eta jarraipena, eta haren ardura izanen da eraginkorrak izan daitezela esleitutako giza baliabideak eta baliabide materialak. Bere kargu dauden langileen antolaketa eta plangintza.

–Udalaren eraikin, azpiegitura eta berdeguneetan honako lan hauek antolatzea eta egitea: igeltserotza, iturgintza, elektrizitatea, uraren ingurukoak, garbiketa, lorezaintza, pintura, zurgintza eta mantentze-lanak, baita beste arlo batzuetan laguntza emanen ere, beharrezkoa denean.

–Kanpoko zerbitzuekin koordinatzea eta kudeaketa egitea, eta haien lanak koordinatzea, beharrezkoa denean.

–Materialaren edo tresnen erosketa aurreikustea eta egitea, edo zerbitzuak kontratatzea, organo eskudunak ikus-onetsi ondoan, eta erosketa horiek kontrolatzea.

–Egitea lanpostuari lotutako memoria txikiak, idazkiak eta proposamenak.

–Arduratzea materialaren, tresnen, ibilgailuen eta gainerako makineriaren kontrolaz, inbentarioaz eta mantentze-lanez.

–Kontrolatzea Udalaren azpiegitura, egoitza eta ekipamenduetan ikusten diren akatsak, matxurak eta hausturak, eta horiez arduratzea; eta horiei buruzko proposamen eta aurrekontu zehatzak egitea.

–Segurtasun eta higiene arauak betetzea eta betearaztea, behar bezala baliatuta lan bakoitzean erabiltzen diren babes ekipo egokiak.

–Zerbitzuak hobetu daitezela sustatzea eta horretan laguntzea, eta proposatzea hobekuntzarako lagungarri izan daitezkeen ekintzak eta aldaketak.

–Ezagutzea eta aplikatzea lanerako ezarritako arau, prozedura eta zehaztapen guztiak.

–Noizbehinka, egoerari egokitzea, bere lanorduekin malgutasunez jokatuz, bete ahal izateko ezarritako lan programa eta zerbitzuaren beharrak.

–Bide eta eremu publikoak egoera onean ote dauden begiratzea, baita udal eraikinak ere, eta proposamenak egitea haien mantentze-lanerako eta/edo hobekuntzarako.

–Udal zerbitzuei laguntzeko lanak eta mandatuak kontrolatzea: iragarkiak, bandoak, Udalaren publizitatea banatzea eta jartzea, baita bankuak ere, agiriak eramatea, gauzak garraiatzea eta pertsonak leku batetik bestera eramatea.

–Udal-mugartearen barreneko zaintza-lanak: trafikoa eta aparkatzea antolatzea, eremu publikoaren okupazioa.

–Udalaren instalazioetan, eraikinetan, kaleetan, bideetan eta gainerako ondasunetan, egitea mantentze-lanetarako behar diren zereginak, halako espezializazio baten beharrik ez dutenak, baina eskatzen dutenak lanbidea nolabait ezagutzea edo hartan trebetasuna izatea.

–Larrialdi eta ezusteko saihetsezinetan laguntzea (edo laguntza koordinatzea), ohiko lan ordutegitik kanpo.

–Edozein eratako udal zerbitzuak ematea, eta hala Alkatetzak nola Udalbatzak haren esku uzten duen beste edozein zeregin; betiere, bere eskumen, maila eta kategoriaren barrenean.

–Ekipoak mantendu eta konpondu edo aldatzeko koordinazio lanetan kultura energetikoa sustatzea eta ingurumen irizpideak aplikatzea, betiere helburu izanik energia kontsumoa murriztea eta ingurumeneko baliabideen aprobetxamendu jasangarria.

–Hilero, instalazio publikoen energia kontsumoa kontrolatzea (elektrizitatea, gasa, gasolioa, ura), eta hura murrizteko neurriak proposatzea.

–Laneko arriskuei aurrea hartzeko kontrol lanez arduratzea.

–Laguntza ematea egin daitezen Carcarko Udalak sustatzen dituen kultura, kirol edo festa jarduerak.

–Ibilgailuak gidatzea eta obretako makineria arina eta ertaina erabiltzea, zeinetarako beharrezkoa baita deialdi honetan eskatzen den gidabaimena.

–Udalak manatzen dizkion beste guztiak, dagokion kategoriaren barnean sartzen badira, betiere.

3. oinarria.–Izangaiek bete beharreko baldintzak.

Lanpostua lortzeko lehiatzen direnek honako baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, edo Europar Batasuneko beste estatu batekoa, edo, Europar Batasunak sinatu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen eta haien familiakoen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa, bat etorriz abuztuaren 30eko 252/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluarekin.

b) Hamasei urte beteak izatea eta ez gainditzea erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina.

c) Carcarko Udalaren zerbitzuko funtzionario izatea, D mailari atxikia.

d) Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea barne igoerako abiaburuko lanpostuan.

e) Edukitzea Batxilergoa, Bigarren Mailako Lanbide Heziketa edo horien baliokidea den titulua, edo eskuratzeko moduan egotea eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, eta frogatzea bost urteko antzinatasun aitortua Nafarroako administrazio publikoetan. Titulazioaren baldintzaren ordez, aski izanen da frogatzea zortzi urteko antzinatasun aitortua Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuan.

f) Behar den gaitasun fisiko eta psikikoa izatea zerbitzu anitzetako arduradun baten lanpostuaren eginkizunetan jarduteko.

g) Desgaitua edo gabetua ez egotea eginkizun publikoetan jarduteko, eta ez egotea bereizia administrazio publikoren baten zerbitzutik.

h) B mailako gidabaimenaren jabe izatea eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

4. oinarria.–Eskabideak aurkeztea.

4.1. Eskabideak Carcarko Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo, bestela, aurkezten ahalko dira urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako zeinahi modutan (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea). Eskabideak ez badira Udaleko Erregistroan aurrez aurre aurkezten, posta elektronikoz jakinarazi beharko da (ayuntamiento@cárcar.es) zer egunetan eta zer ordutan aurkeztu diren postetxean edota aipatutako artikuluaren arabera onargarria den beste modu batean.

4.2. Eskabideak deialdi honetako ereduari lotuko zaizkio (I. eranskina).

4.3. Eskabideari honako agiri hauek erantsi beharko zaizkio:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren kopia konpultsatua.

b) Lehiaketaldian baloratzekoak diren merezimenduen frogagiriak.

4.4. Eskabideak aurkezteko epea ezin izanen da luzatu.

4.5. Eskabideetan atzematen diren akats materialak edo egitezkoak zuzendu daitezke ofizioz edo interesdunak eskaturik, noiznahi ere.

5. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, alkate-udalburuak ebazpena emanen du, eta horren bidez onetsiko du izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, eta aginduko du argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

5.2. Izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitara eman eta ondoko 10 egun naturalean erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte eta, akatsik egin badute, zuzendu.

5.3. Erreklamazioetarako epea amaituta eta aurkeztutakoak ebatzita, alkate udalburuak ebazpena emanen du, onesteko izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, eta zehazteko oposizioko ariketaren eguna eta ordua, eta aginduko du argitara dadila Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian.

6. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia: eraketa eta jarduketak.

6.1. Kide hauek osatuko dute epaimahaia:

–Epaimahaiko burua: María Teresa Insausti Sola, Carcarko Udaleko alkatea. Ordezkoa, Eduardo Sanz Arróniz, Carcarko Udaleko alkateordea.

–Lehen epaimahaikidea: M.ª Asunción Gandarillas Palacios, Carcarko Udaleko administrari laguntzailea. Ordezkoa, titularrak izendatzen duena.

–Bigarren epaimahaikidea: Julián Moreno Roldán, elektrizitateko teknikaria. Ordezkoa, titularrak izendatzen duena.

–Hirugarren epaimahaikidea: M.ª Concepción Munilla Arriezu. Ordezkoa, titularrak izendatzen duena.

–Epaimahaikide-idazkaria: José Joaquín Legarda Araiz, Carcarko Udaleko idazkaria. Ordezkoa: María Flor Laparte Rodríguez, Andosillako Udaleko idazkaria.

6.2. Kalifikazio epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo deitzaileari horren berri emanen diote, baldin badaude urriaren 1eko 40/2015 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoera batean (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea). Halaber, izangaiek kalifikazio epaimahaiko kideak errefusatzen ahalko dituzte, baldin gertatzen bada aipatutako 40/2015 Legean ezarritako egoeraren bat.

6.3. Hautaprobak egiten hasi aurretik eratu beharko da epaimahaia. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ez eta jardun ere, kideen gehiengo osoa gutxienez bildu gabe. Nolanahi ere, epaimahaiburuak eta idazkariak egon beharko dute bertan edo, bestela, haien ordezkoek.

6.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiaren oinarriak interpretatu eta aplikatzerakoan sortzen diren arazo guztiak, eta berdinketa suertatuz gero, epaimahaiburuak erabil dezake kalitateko botoa.

6.5. Epaimahaiak aholkulari adituen laguntza jaso dezake proba guztietan edo haietako batzuetan. Aholkulari horiek dagokien espezialitate teknikoan aritzera mugatuko dira, eta epaimahaiari horietan baizik ez diote lagunduko.

7. oinarria.–Lehiaketaldiaren nondik norakoa.

7.1. Ondotik datorren baremoaren arabera baloratuko ditu epaimahaiak izangaiek aurkeztutako merezimenduak. Izangaiek merezimendu guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkeztean, eta ekarri beharko dituzte jatorrizko agiriak edo behar bezala konpultsatuak. Horrela egin ezean, ez dira kontuan hartuko.

7.2. Merezimenduen baremoa. Gehienez ere 30 puntu lortzen ahalko dira frogatzen diren merezimenduekin, honela banaturik:

–Eskatu baino maila handiagoko titulu bakoitzeko: 2,5 puntu, eta gehienez ere 5 puntu.

–Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioak edo Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak emandako prestakuntza ikastaroengatik, baldin eta eginen den lanarekin loturarik badute: 10 orduko edo gehiagoko ikastaro bakoitzeko: 2,5 puntu, eta gehienez ere 20 puntu. Ikastaroen ziurtagiriak aurkeztu beharko dira.

–Hizkuntzak jakitea frogatzeagatik: Europar Batasuneko hizkuntza baten ikastaro gainditu bakoitzeko, puntu bat, eta gehienez ere 5 puntu. Hizkuntza Eskola Ofizialaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

7.3. Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko azalpenak eta datu osagarriak eskatzen ahal ditu epaimahaiak, noiznahi.

7.4. Lehiaketaldia bukatu ondoren, epaimahaiak jendaurrean jarriko du, Udalaren iragarki-taulan, lehiaketaldian merezimenduak aurkeztu dituzten izangaien zerrenda, lortutako puntuak adierazirik.

8. oinarria.–Lehiaketaldiaren nondik norakoa.

8.1. Oposizioa hasiko da behin argitaraturik izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesten duen Alkatetzaren ebazpena, Carcarko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean. Hartan, aditzera emanen da oposizioko ariketa non, zer egunetan eta zer ordutan eginen den.

8.2. Oposizioak ariketa bakarra izanen du, eta gehienez ere 70 puntu lortzen ahalko dira. Idatzizko proba bat izanen da, eta hartan galdera batzuei erantzunen zaie; erantzuteko zenbait aukera emanen dira, baina horietariko bakarra izanen da zuzena. Hauek izanen dira gaiak: igeltserotza, elektrizitatea, iturgintza, lorezaintza, eraikinak eta instalazioak mantentzea, laneko arriskuen prebentzioa, eta Carcarko udalerriaren toponimia, kaleak, geografia eta historia ezagutzea, baita bete beharreko eginkizunak ezagutzea ere.

Proba honetan, epaimahaiak 70 puntu ematen ahalko ditu gehienez, eta bazterturik geldituko dira 35 puntu gutxienez eskuratzen ez dituzten izangaiak.

Ariketa hau egiteko ez da inongo hiztegirik erabiltzen ahalko, ezta kalkulagailurik edo telefono mugikorrik edo bestelako materialik ere; soilik mutur lodiko bolaluma urdina.

Plika itxien sistemaren bidez eginen da ariketa. Baztertu eginen da dira ariketan beren burua identifikatzen duten izangaiak.

Epaimahaiak, hasi baino lehen, ariketa horren gehieneko iraupena finkatuko du.

Ariketa bukatutakoan, kalifikazio epaimahaiak plikak zenbakitu, eta zuzendu eginen ditu. Gero, emaitzak Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratuko ditu. Emaitzak argitaratzearekin batera, adieraziko da zer egunetan izanen den pliken jendaurreko irekiera.

8.3. Izangaiek agertu beharko dute aldean dutela Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidabaimena edo nortasuna frogatzeko epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste agiriren bat. Oposiziotik baztertuko dira probara agertzen ez direnak edo beren nortasuna adierazitako moduan frogatzen ez dutenak.

8.4. Ariketa kalifikatutakoan, kalifikazio epaimahaiak Carcarko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean argitaratuko du lortutako kalifikazioen zerrenda. Emaitzak argitaratzen diren egunean berean iragarriko dira, Carcarko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean, plikak jendaurrean irekitzeko eguna eta ordua.

9. oinarria.–Probak gainditu dituztenen zerrenda, eta pertsona hautatuak agiriak aurkeztea.

9.1. Hautaprobak bukaturik, epaimahaiak jendaurrean jarriko du haiek gainditu dituztenen zerrenda, puntuazio hurrenkeraren arabera, Carcarko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean. Gero, zerrenda hori Carcarko Udaleko alkateari igorriko dio, eta, horrekin batera, puntuazio handiena lortu duen izangaia kontratatzeko proposamena.

Kalifikazioan berdinketarik izanez gero, zozketa publikoaren bidez ebatziko da, plikak jendaurrean irekitzeko ekitaldian bertan, haiek ireki ondoren.

Izendapen-proposamena argitaratuko da Carcarko Udalaren iragarki-taulan eta webgunean.

9.2. Proposatutako izangaiak jarraian aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko ditu Carcarko Udaleko Erregistro Orokorrean, kontratazio proposamena iragarki-taulan argitaratu eta hamar egun naturaleko epean:

a) NANaren kopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna frogatzen dituen agiri baliokidearena.

b) Deialdi honen 3. oinarrian eskatzen den tituluaren kopia konpultsatua edo hura lortzeko azterketa eskubideak ordaindu izanaren gordekina (deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik betiere), eta Nafarroako administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua izatea frogatzen duen agiria edo, bestela, Nafarroako administrazio publikoetan zortzi urteko antzinatasun aitortua izatearen frogagiria (tituluaren ordez).

c) B motako ibilgailuak gidatzeko baimenaren kopia konpultsatua.

d) Medikuen Elkargo Ofizialak emandako osasun ziurtagiri ofiziala, erakusten duena ez duela eritasunik edo akats fisiko edo psikikorik, eragozten dionik betetzea zerbitzu anitzetako C mailako zerbitzu anitzetako arduradunaren lanpostuaren eginkizunak (exekuzio zereginak ditu lanpostu horrek).

e) Zinpeko aitorpena, bere erantzukizunpean, adierazten duena ez dagoela desgaitua ez gabetua eginkizun publikoetarako eta ez dutela bereizi inongo administrazio publikoren zerbitzutik.

f) Carcarko Udalak eskatzen dituen gainerako agiriak.

9.3. Epe horretan, eta behar adina justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, proposatutako izangaiak ez baditu agiri horiek aurkezten, ezin izanen da kontratatu, eta haren jarduketa guztiak baliogabetu eginen dira, alde batera utzi gabe eskabidean informazio faltsua jartzeagatik egozten ahal zaion erantzukizuna.

Halakoetan, puntuazio handiena duen hurrengo izangaiaren aldeko izendapen proposamena eginen da eta, horrela, hurrenez hurren; horiekin, oinarri honetan ezarritako moduan jokatuko da.

10. oinarria.–Izendapena.

10.1. Carcarko Udaleko alkate udalburua izanen da organo eskuduna funtzionario izendatzeko proposatzen den izangaia, betiere oinarrietan ezarritakoa betetzen duena, erreferentziako C mailako lanpostua bete dezan, deialdi honen 1. oinarrian xedatutakoaren arabera. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

10.2. Izendatutako izangaiak lanpostuaz jabetu beharko du, izendapena jakinarazi eta hamabost egun naturaleko gehieneko epean. Epe horretan, eta ezinbestekoa izan ezik, izendatuak ez badu lanpostuaren jabetza hartzen, Carcarko Udaleko C mailako funtzionario bilakatzeko eskubide guztiak galduko ditu.

11. oinarria.–Errekurtsoak.

Errekurtso hauek para daiteke deialdi honen aurka, baita oinarrien eta aplikatzeko egintzen aurka ere:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, egoki den Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita.

Carcarren, 2020ko urriaren 6an.–Alkatea, Teresa Insausti Sola.

I. ERANSKINA

Eskabidea (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L2011912