256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Lorezaintzako Ofizialaren izendapena (C maila)

Burlatako Udaleko jarduneko alkateak, 2020ko urriaren 15eko 2020/1129 ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

1.–Mikel Xabier Redín Martínez, Burlatako Udaleko Lorezaintzako ofizial izendatzea, plantilla organikoko 5.11 plazarekin eta funtzionario izaerarekin.

2.–Karguaz jabetzeko epea hilabetekoa izanen da, izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

3.–Izendapen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgunean eta iragarki-taulan.

Burlatan, 2020ko urriaren 19an.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascón Erice.

Iragarkiaren kodea: L2012229