256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

EPATZE-DEIA 404/2020 prozedura arruntean. Prozedura hori Mendigorriko Udalak sustatu du, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari 2020ko uztailaren 10ean egindako errekerimenduaren isiltasun administratiboaren aurka, Mendigorriko Julián María Espinal Olcoz HLHIP ikastetxean D hizkuntza-eredua jartzeari dagokionez, eta zeharkako errekurtsoa uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren aurka, zeinaren bidez antolatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren 2020ko urriaren 26ko ofizioaren bidez, agindu da 000404/2020 prozedura arruntean interesa duten guztiak epatzea eta espediente administratiboa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea. Prozedura hori Mendigorriko Udalak sustatu du, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuari 2020ko uztailaren 10ean egindako errekerimenduaren isiltasun administratiboaren aurka, Mendigorriko Julián María Espinal Olcoz HLHIP ikastetxean D hizkuntza-eredua jartzeari dagokionez, eta zeharkako errekurtsoa uztailaren 3ko 80/2019 Foru Dekretuaren aurka, zeinaren bidez antolatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoen sarea.

Ofizioan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluaren arabera, interesdun guztiei dei egiten zaie Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan ager daitezen, demandatu gisa, argitaratu ondoko bederatzi egun balioduneko epean.

Iruñean, 2020ko urriaren 26an.–Idazkari tekniko nagusia, Beatriz Ayerra Gamboa.

Iragarkiaren kodea: F2012505