256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREKO INFORMAZIOA. Akermendia haize-parkea, udal-mugarte hauetan: Puiu, Artaxoa eta Garinoain (1191-CE).

Honako espediente hau jendaurrean jartzen da, Nafarroan haize-parkeak baimentzea arautzen duen maiatzaren 8ko 56/2019 Foru Dekretuaren 7. artikuluak ezarritakoaren ondorioetarako:

–Eskatzailea: Enerfin Sociedad de Energía SLU.

–Xedea: jendaurrean jartzea aurreproiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa, honako helburu hauekin: ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arrunta tramitatzeko prozedura abiaraztea eta aurretiazko administrazio baimena lortzea.

–Instalazioen deskribapena: Akermendia haize-parkea, 24 MW-ekoa, eta haren ebakuazio-azpiegiturak (30 kV-eko linea elektrikoa, Valdetina transformazio-azpiestazioraino).

–Proiektua baimentzeko eskumena duen organoa: Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusia.

Informazioa ikusgai egonen da Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiko Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan, baita Nafarroako Gobernu Irekiaren webgunean ere, https://gobiernoabierto.navarra.es/eu/partaidetza/prozesuak/akermendia-parke-eolikoa-espediente-1191-ce, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkotzat jotzen dituzten alegazioak, iradokizunak eta oharrak egin ditzaten.

Alegazioak, iradokizunak edo oharrak idatziz aurkeztu beharko dira Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea 1, 5. solairua; 31005 Iruña), 30 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko irailaren 28an.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2011436