256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 38 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian epaimahai kalifikatzaileak onetsitako behin betiko emaitzen aurkakoa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko 38 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian (Barneko zuzendari nagusiaren martxoaren 28ko 86/2019 Ebazpenaren bidez onetsia), Juan Pablo Montoya Galar, Iker Villanueva Oller, José Javier Ruiz Zubicoa, Jordi Clemente Sánchez, Eneko César Goñi, José Zabalza Azcona eta Iñaki Martínez Zulet jaunek gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte epaimahai kalifikatzaileak onetsi zuen lekualdatze lehiaketaren behin betiko emaitzen aurka. Emaitza horiek 2020ko abuztuaren 12an argitaratu ziren.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Aplikatuz Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa, jarritako errekurtsoen kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/ficha/4537/Registro-General-Electronico1). Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea kopia hori.

Eskaera hori Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuko Gai Administratiboak eta Langileria Kudeatzeko Atalari zuzenduko zaio.

Iruñean, 2020ko urriaren 23an.–Barneko zuzendari nagusia, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2012531