256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

358/2020 EBAZPENA, urriaren 7koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 17ko 270/2020 Ebazpena, ebazten duena Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Batxilergoko, Hezkuntza Bereziko, DBHko eta Lanbide Heziketako hezkuntza itunak aldatzea, 2020-2021 ikasturterako.

Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzu Osagarrien Zerbitzuko zuzendariak, Ikuskapen Zerbitzuak txostena egin ondoren, eta ikastetxeko matrikula ikusirik, txosten bat aurkeztu du, aditzera emateko beharrezkoa dela Tuterako La Anunciata-FESD ikastetxean Lehen Hezkuntzarako esleitutako eskola-orduak aldatzea.

Erabiliz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Tuterako La Anunciata-FESD ikastetxearen ituna zabaltzea. Hala, 23 ordu gehiago izanen dira astero Lehen Hezkuntzako laugarren mailan, ikusirik 2020ko irailean ikastetxeak aurkeztutako matrikula eta Ikuskapen Zerbitzuaren txostena.

2. Ebazpen hau ikastetxe interesdunari jakinaraztea. Ebazpen honen aurka ikastetxe interesdunak gora jotzeko errekurtsoa jar dezake, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuan dagoen kontu-hartzailetza delegatuari, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiari, Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Ikuskapen Zerbitzuari, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuari, Ikastetxeen, Finantzaketaren eta Ikasketetarako Laguntzen Atalari eta Itunpeko eta Diruz Lagundutako Ikastetxeetako Nominen Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urriaren 7an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Begoña Unzué Vela.

Iragarkiaren kodea: F2011872