256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

94C/2020 EBAZPENA, irailaren 25ekoa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Polyone España SL enpresaren Orikaingo lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Polyone España SL enpresaren Orikaingo lantokirako hitzarmen kolektiboaren testua aztertu da (kode zenbakia: 31007352011990), zeina erregistro honetan sartu baitzen 2020ko uztailaren 15ean, enpresaren ordezkariek eta sindikatuen ordezkariek 2020ko ekainaren 25ean izenpetuta, eta 2020ko abuztuaren 26an zuzenduta, bat etorriz Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Laneko hitzarmen eta akordio kolektiboen erregistro eta gordailuari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan ezarritakoarekin. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2020ko irailaren 25ean.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Polyone España SL enpresaren hitzarmen kolektiboa, Orikaingo lantokirako (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2011161