256. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

181/2020 EBAZPENA, urriaren 23koa, Barneko zuzendari nagusiak emana, Barneko zuzendari nagusiak irailaren 29an emandako 152/2020 Ebazpenaren edukia osatzen duena. Ebazpen horren bidez, prozedura ebatzi zen Nafarroako Foruzaingoko polizia lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko. Haren deialdia martxoaren 21eko 71/2019 Ebazpenaren bidez egin zen.

Barneko zuzendari nagusiak martxoaren 21ean emandako 71/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foruzaingoko polizia lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. 2019ko 79. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 25ekoan.

Barneko zuzendari nagusiaren otsailaren 28ko 42/2020 Ebazpenaren bidez (2020ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 12koan) aldatu zen Barneko zuzendari nagusiak martxoaren 21ean emandako 71/2019 Ebazpena, Nafarroako Foruzaingoko lanpostu batzuk lehiaketa bidez edo berariazko lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuena. Horrekin, euskara maila neurtzeko proba egiteko aukera aldatu zen berariazko hizkuntza eskakizuna duten lanpostuak eskuratu nahi zituzten izangaientzat.

Behin mugitzeko prozesua deialdiarekin bat garatuta, 2020ko uztailaren 21ean, epaimahai jarduleak destinoen behin-behineko esleipenaren proposamena egin zuen, eta haren aurka alegazioak aurkeztu zituzten 627. eta 795. foruzainek.

2020ko 172. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 5ekoan, Barneko zuzendari nagusiaren iragarkia argitaratu zen, eta jakitera eman 776 NIP zenbakiko izangaiak gora jotzeko errekurtsoa jarri zuela Nafarroako foruzaina izateko lehiaketaren edo lehiaketa berariazkoaren proba teoriko-praktikoen behin betiko emaitzen aurka.

Barneko zuzendari nagusiaren irailaren 8ko 136/2020 Ebazpenaren bidez baietsi zen 776 NIP zenbakiko foruzainak proba teoriko-praktikoen behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, eta prozeduran atzera egitea agindu zen, aipatu foruzaina hautapen-prozesutik kanporatua izan zeneko unera arte, betiere ukitu gabeko gainerako egintza administratiboak bere horretan utzita.

Deialdiaren 12. oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz, 2020ko irailaren 22an epaimahai jarduleak lanpostuak behin-behinean esleitzeko beste proposamen bat argitaratu zuen, eta interesdunei hiru egun balioduneko epea eman zitzaien alegazioak aurkez zitzaten; zenbait alegazio ezetsi ziren, Barneko zuzendari nagusiaren irailaren 29ko 152/2020 Ebazpenean azaldutako argudioengatik.

558 NIP zenbakiko foruzainak beste alegazio bat aurkeztu zuen behin-behineko esleipen horren aurka; alegazio hori irailaren 25ean sartu zen Foruzaingoaren Erregistroan eta Barneko Zuzendaritza Nagusiaren Erregistrora irailaren 30ean iritsi zen; horrenbestez, ezin izan zitzaion erantzun aipatu 152/2020 Ebazpenean. Hori horrela, bidezkoa da hautapen prozesuko kalifikazio epaimahaiak hura aztertzea.

Horri lotuta, 2020ko urriaren 5ean txosten bat eman zuen kalifikazio epaimahaiak, eta hartan aditzera eman zuen aurkeztutako alegazioek zalantzan jartzen dutela 776 foruzaina hautapen prozesuan berriz onartu izana, Barneko zuzendari nagusiaren irailaren 8ko 136/2020 Ebazpena betez egin zena; hori horrela, bidezkoa da alegazioa ezestea, eta horrenbestez, aldaketarik ez egitea dagoeneko egin zen destinoen esleipenen proposamenean.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleituak ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Osatzea Barneko zuzendari nagusiak irailaren 29an emandako 152/2020 Ebazpenaren edukia, hartan barne harturik 558 NIP zenbakiko foruzainak aurkeztutako alegazioa ezesteko arestian aipatu den arrazoia.

2. Berrestea hala Barneko zuzendari nagusiaren irailaren 29ko 152/2020 Ebazpenean aipatzen diren foruzainen behin betiko atxikipenak, nola ebazpen horren gainerako xedapenak.

3. Ebazpen hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Nafarroako Foruzaingoko buruari eta Foruzaingoko Giza Baliabideen Taldeari eta Komunikaziorako eta Herritarren Partaidetzarako Taldeari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Agintzea ebazpen hau argitara dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroako Gobernuak Interneten duen web-orriaren deialdiaren fitxan (www.nafarroa.eus) eta Foruzaingoaren iragarki-taulan, eta interesdunei ohartaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126. artikuluan eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2020ko urriaren 23an.–Barneko zuzendari nagusia, Amparo López Antelo.

Iragarkiaren kodea: F2012454