253. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Dirulaguntza laburpen baten argitalpena deuseztatzea

2020ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 26an, iragarki hau argitaratu da: Deialdia, kirolaren zein ariketa fisikoaren arloko entitateei dirulaguntzak norgehiagokako araubidean emateko, 2020an kirol jarduera puntualak antolatzeagatik. Laburpena. Argitaratzea, baina, akatsa izan da.

Horregatik, iragarki honen bidez indarrik gabe uzten da argitalpen hura, eta jakinarazten da laburpen zuzena 2020ko 242. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 16an, argitaratutakoa dela, hori baita baliozkoa ondorio guztietarako.

Iruñean, 2020ko urriaren 27an.–Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Iragarkiaren kodea: L2012523