253. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Urbanizazio proiektua Otsakaingo UB-5 unitatean. Behin betiko onespena

Olaibarko Udalak, 2020ko urriaren 7an egin bilkuran, aho batez erabaki zuen behin betiko onestea Otsakaingo 5. oinarrizko unitateko 5. poligonoko 23. lurzatiaren urbanizazio proiektua, María Jesús Carretero SLk sustatua.

Hasierako onespena 2020ko otsailaren 19ko osoko bilkuran eman zitzaion, eta 126. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 11n; ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Beraz, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki da, eta aditzera ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74., 72.4 eta 134.5 artikuluek xedatua bete beharrez.

Olaibarren, 2020ko urriaren 16an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2012198