253. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Otsagabiko Udaleko alkate udalburu María Carmen Recalde Berraderen irailaren 25eko 85/2020 Ebazpena, zeinaren bidez izendatzen den eta alkate udalburuaren eskumenak eta eginkizunak bigarren alkateorde Beñat Landa Saezi eskuordetzen zaizkion.

Ikusirik alkate udalburu María Carmen Recalde Berrade herritik kanpo egonen dela eta, horren ondorioz, ezin izanen dituela bete karguari dagozkion zereginak bete, eta alkateordeei dagokiela alkatearen eginkizunak betetzea izendapen ordenaren arabera, alkatea kanpoan, eri edo ezindurik egoteagatik bere eskudantziak betetzerik ez duenean; hori guztia, bat eginik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko uztailaren 11ko 1960/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan xedatuarekin.

Ikusirik lehen alkateordea herritik kanpo egonen dela egun beretan, bigarren alkateordea izendatu behar da.

Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan xedatua, ezartzen baitu alkate udalburuak libreki izendatuko dituela alkateordeak,

EBAZTEN DUT:

1. Beñat Landa Sáez Otsagabiko Udaleko bigarren alkateorde izendatzea.

2. Udaleko alkate udalburuari dagozkion eginkizunak bigarren alkateordeari eskuordetzea aurtengo irailaren 28tik urriaren 4ra bitarte.

3. Izendapen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpena interesdunari igortzea.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, 2020ko irailaren 25ean.–Alkate udalburua, María Carmen Recalde Berrade.

Iragarkiaren kodea: L2011404