2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Aldaketa, Murchanteko Musika Eskolako tasak ordainarazteko ordenantzan, 2020-2021 ikasturterako. Hasierako onespena
Murchanteko Udalak, 2020ko irailaren 30ean egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Murchanteko Musika Eskolako tasak ordainarazteko ordenantzan, 2020-2021 ikasturterako.
Hogeita hamar egunean egonen da jendaurrean, iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-taulan; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (foru lege horrek Toki Administrazioa du hizpide). Epe horretan, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezakete eta aurkez ditzakete egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak.
Murchanten, 2020ko urriaren 1ean.–Alkate udalburua, Luis Sancho Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2011455