253. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERIN

Hiri-jarduketarako plan berezia, lerrokadurak aldatzeko kale hauetan: Cuevas de Velaz, Ramón y Cajal, Barrio Chiquito eta Yoldi. Hasierako onespena

Leringo Udalak, 2020ko urriaren 9an egindako ohiko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, kale hauetako lerrokadurak aldatzeko: Cuevas de Velaz kalea 16-18-20-22 (1. poligonoko 18, 19, 20 eta 27 lurzatiak); Ramón y Cajal kalea 17-32-34 (1. poligonoko 180, 181 eta 344 lurzatiak); Barrio Chiquito kalea 8-10-12 (1. poligonoko 469, 470 eta 471 lurzatiak) eta Yoldi kalea 16 (1. poligonoko 704 lurzatia). Aldaketa Leringo Udalak sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 77. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (foru dekretu horren bidez Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onetsi zen).

Plana behin betiko onesteko epea gehienez ere bi hilabete izanen da, jendaurreko aldia bukatzen denetik hasita. Epe hori iraganik behar den ebazpenik eman gabe, behin betiko onetsitzat joko da.

Lerinen, 2020ko urriaren 20an.–Alkatea, M.ª Consuelo Ochoa Resano.

Iragarkiaren kodea: L2012288