253. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Hirigintza-hitzarmena, 2. poligonoko 675., 676., 678. eta 784. lurzatietan. Hasierako onespena

Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2020ko urriaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen hirigintza-hitzarmena, hirigintzako aprobetxamenduaren % 10eko lagapena Iguzkitzako Udalari dirutan ordaintzeko, hala baitagokio honako proiektu honengatik: nabeak egokitzea zerealak eta lekaleak biltegiratu eta prozesatzeko, eta zizare-hazkuntzaren jarduera ezartzea, Iguzkitzako (Azketa) 2. poligonoko 675., 676., 678. eta 784. lurzatietan. Sustatzailea Víctor Ábrego Arlegui da.

Espedientea jendaurrean egonen da udal honetako Idazkaritzan hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan ezarritako ondorioetarako.

Iguzkitzan, 2020ko urriaren 7an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2012128