253. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Deialdia, Uharteko kirol klubei dirulaguntzak emateko, haien kirol jarduerak susta eta bultza ditzaten. Laburpena

Dirulaguntza orokorrei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 527257.

Deialdi honi buruzko dokumentazio guztia eta hura izapidetzeko jarraibideak Udalaren webgunean (www.huarte.es) eskuratu ahal izango dira.

Uharten, 2020ko urriaren 7an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L2012373