253. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

UE-4 unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Alkatetzaren 2020ko urriaren 8ko 2020-0107 ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi da Garinoaingo Udal Plan Orokorreko UE-4 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua, J. Javier Asiain, Pablo Flores eta J. Javier Osés arkitektoek sinatua, 2020ko abuztukoa. Sustatzailea Joseba Inchusta da. Espediente zenbakia: 43/2020.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 74. eta 72. artikuluetan ezarritakoarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Urbanizazio proiektua Garinoaingo udaletxean kontsulta daiteke, baita bertako egoitza elektronikoan ere: http://garinoain.sedelectronica.es.

Garinoainen, 2020ko urriaren 8an.–Alkateordea, Virginia Ruiz Pe (Alkatetzaren irailaren 2ko 2002-0093 Ebazpenaren bidez eskuordetua).

Iragarkiaren kodea: L2012091