253. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Eraikingintza-ordenantza aldatzea, arautu daitezen instalazio fotovoltaikoak bizitegietarako lurzoruan

Galarko Udalak, 2020ko irailaren 17an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa egitea Eraikingintza-ordenantzan, arautu daitezen instalazio fotovoltaikoak bizitegietarako lurzoruan (70.bis artikulua).

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide du Nafarroako Toki Administrazioa).

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Getze Galarren, 2020ko urriaren 1ean.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2011448