253. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Ordenantza, Administrazio elektronikoa arautzen duena. Hasierako onespena

Ezkarozeko Udalak, 2020ko irailaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Administrazio elektronikoa arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza ikusgai egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork ez badu alegaziorik aurkeztu, hasiera batez onesteko erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta ordenantzaren testu osoa argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ezkarozen, 2020ko irailaren 21ean.–Alkatea, Pablo Miqueleiz Compains.

Iragarkiaren kodea: L2011457