253. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Hirigintzako araudiaren 45. artikuluaren aldaketa (itxiturak). Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2020ko urriaren 9an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren hirigintzako araudiaren 45. artikuluaren aldaketa xehatua, Etxarri Aranazko Udalak sustatua.

Aldaketa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabete batez jendaurrean egongo da interesdunek azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Epe honetan edonork aldaketaren testua aztertu ahal izango du, eta horretarako, Udal Idazkaritzan ikusgai egongo da, jendaurreko ordutegian (astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara) edo Udalaren egoitza elektronikoaren bidez.

Etxarri Aranatzen, 2020ko urriaren 17an.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2012209