253. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia, Ollokiko 1. poligonoko 555. eta 556. lurzatietan. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, bi mila eta hogeiko irailaren hogeita lauan egin ohiko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri-jarduketarako plan berezia, Luis Javier Yanguas Echeverríak sustatua 1. poligonoko 555. eta 556. lurzatietan. Plan berezia Guillermo Muruzábal Elía arkitektoak prestatu du eta erregistro elektronikoan 160 sarrera zenbakia du; haren xedea da aipatutako lurzatien eraikigarritasuna handitzea, espedientean behar bezala eginbideturik dagoen testuari jarraituz.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoarekin.

Esteribarren, 2020ko irailaren 25ean.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2012137