253. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Etxebizitza Gazolazko 3. poligonoko 349. lurzatian. Behin-behineko baimena

Zizur Zendeako Udalak, 2020ko ekainaren 24an egindako bilkuran, erabaki zuen behin-behineko baimena ematea Fernando Unzu Alonso jaunari katastroko 3. poligonoko 349. lurzatian (Gazolatz) eraikitako etxebizitzarako; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 207.6 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz eta han jasotako ondorioetarako.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta lege-testu horretako 8. apartatuan xedatutako ondorioak izan ditzan.

Gazolatzen, 2020ko uztailaren 3an.–Alkate udalburua, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L2012368