253. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Laburpena, Beriaingo haurrak Haur Hezkuntzako 0-3 zikloan eskolatzeko laguntzen deialdiarena (2020-2021 ikasturtea)

Osoko Bilkurak 2020ko urriaren 1ean hartu erabakiaren bidez onetsia.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/528742). DDBN identifikazioa: 528742.

Lehena.–Onuradunak.

Laguntzen onuradun izaten ahalko dira hiru urtetik beherako Beriaingo neska-mutikoak, 2020-2021 ikasturtean Haur Hezkuntzako 0-3 zikloan matrikulatu badira.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdiaren xedea da beken ematea arautzea, Beriaingo familiei emateko bekak alegia, hiru urtetik beherako haurrak eskolatzen laguntzen dietenak. Haurrek Haur Hezkuntzako lehenengo zikloa ematen duten haur eskoletan matrikulatuak egon behar dute.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.beriain.es/convocatoria-ayudas-0-3-anos-curso-2020-2021/

Laugarrena.–Zenbatekoa:

Per capita errentaren tarteak:

0 eurotik 4.500 euroraino. Eskolatzea + jantokia dirulaguntza: % 62. Eskolatzea: % 83.

4.501,01 eurotik 5.500 euroraino. Eskolatzea + jantokia dirulaguntza: % 58. Eskolatzea: % 77.

5.500,01 eurotik 6.650 euroraino. Eskolatzea + jantokia dirulaguntza: % 54. Eskolatzea: % 71.

6.650,01 eurotik 7.980 euroraino. Eskolatzea + jantokia dirulaguntza: % 46. Eskolatzea: % 60.

7.980,01 eurotik 9.300 euroraino. Eskolatzea + jantokia dirulaguntza: % 38. Eskolatzea: % 53.

9.300,01 eurotik 10.700 euroraino. Eskolatzea + jantokia dirulaguntza: % 26. Eskolatzea: % 38.

10.700,01 eurotik 12.400 euroraino. Eskolatzea + jantokia dirulaguntza: % 18. Eskolatzea: % 25.

12.400,01 eurotik 15.000 euroraino. Eskolatzea + jantokia dirulaguntza: % 6. Eskolatzea: % 10.

15.000 eurotik gora. Eskolatzea + jantokia dirulaguntza: % 0. Eskolatzea: % 0.

Per capita errentaren tarte bakoitzeko aipatu den laguntzaren portzentajea da, hain zuzen, gehienez eman daitekeena. Zehazki jakiteko, aurrekontuan dagoen dirua eta zenbat eskabide dauden hartuko dira kontuan.

Eskolatzeko eta jantokiko kontzeptuengatik Beriaingo udal-mugartetik kanpo eskolatutako haurren familiei ordaindu beharreko zenbatekoa ez da txikiagoa izanen Beriaingo Haur Eskolan matrikulatuta jasoko lukeena baino.

–Eskabideak aurkezteko epea:

Hogei egun natural, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Beriainen, 2020ko urriaren 19an.–Alkate udalburua, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2012261