253. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Laburpena, 2020-2021 ikasturtean Beriaingo ikasleei musika-ikasketak egiteko laguntzak emateko deialdiarena

Osoko Bilkurak 2020ko urriaren 1ean hartu erabakiaren bidez onetsia.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/528748). DDBN identifikazioa: 528748.

Lehena.–Onuradunak.

Beriaingo bizilagunak onuradun izan daitezke, musika-ikasketak egiten badituzte 2020-2021 ikasturtean.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdiaren xedea da bekak arautzea, 2020-2021 ikasturtean musika-ikasketak egiten dituzten Beriaingo bizilagunei laguntzeko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

2020ko urriaren 1eko osoko bilkuran hartutako erabakia.

http://www.beriain.es/convocatoria-ayudas-estudios-musicales-2020-2021/

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Per capita errentaren tarteak:

0tik 5.000,00ra: % 75eko dirulaguntza.

5.000,01etik 10.000,00ra: % 50eko dirulaguntza.

10.000,01etik 12.400,00era: % 25eko dirulaguntza.

12.400,00 baino gehiago: % 0ko dirulaguntza.

–Eskabideak aurkezteko epea:

Hogei egun natural, laburpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Beriainen, 2020eko urriaren 1ean.–Alkate udalburua, José Manuel Menéndez González.

Iragarkiaren kodea: L2012259