253. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Bake epailearen eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Honen bidez deialdi bat iragartzen da, bete daitezen Barillasko (Nafarroa) bake epaile titularraren eta ordezkoaren karguak. Hamabost eguneko epe bat ezartzen da, Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, legezko baldintzak betetzen dituzten interesdunek eskabidea aurkez dezaten Udalaren bulegoetan, hautatuak izateko aipatutako karguetako edozeinetarako. Aurreko guztia, bete daitezen Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulua eta Bake Epaileei buruzko Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluak (ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua).

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Barillasen, 2020ko irailaren 30ean.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L2011406