25. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

Bake epailearen eta haren ordezkoaren kargua hutsik

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan, ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5., 6. eta 7. artikuluen gainean xedatutakoari jarraikiz, Arasko bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik daudela iragartzen da.

Interesa dutenek eskabidea aurkez dezakete, Udal Idazkaritzan edo Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako baten bidez, 15 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Arasen, 2020ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Jesús Carlos Fernández Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2000774